jueves, 9 de octubre de 2014

Heuskara, ialgi aldi plazara


Bernat Etxepare (1480?-1560?)

Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskaraz argitaraturiko lehen liburuaren egile dugu Bernat Etxepare. Liburuan diren testuen kopurua eskasa izanik ere, (hamalau poema besterik ez), eta poema bilduma bakarra argitaratu izan bazuen ere (horrek literaturan eginiko lanaren urritasuna erakusten du), egileak idatzitakoa euskarazko lehena izateak (...)
Auñamendi Eusko Entziklopedia
............................................................................. 
 
 
Kontrapas
 
Eus, eus, euskara irten hadi kanpora.
 
Euskaldunen herria
benedika dadila
euskarari hartu dio
behar duen guztia.
 
Jende askok uste zuten
ezertarako ez zela
orain aitortuko dute
engainatu zirela.
 
Eus, eus, euskara habil mundu guztira.
 
Hizkuntzetan izan hintzen
estimatze gutxitan
orain berriz hik behar duk
ohorea denetan.
 
Oraindaino egon bahaiz
inprimatu gaberik
aurrera ibiliko haiz
mundu guztietatik.
 
Oskorri