![]() |
| Glosa |
Euskaraz idatziriko lehen testu
luzeak XVI. mendekoak dira. Lehenago, glosa laburrak agertu dira. Glosak,
latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira, hau
da, zatirik zailenei buruzko ohar batzuk. Glosa horiek XI. mendeko eskuizkribu
batean aurkitu ziren Donemiliagako Monasterioan (Errioxa).
Euskaraz idatzitako
bi glosak:
- (…) jncolomes [ sanos et salbos ] jnueniri meruimu [ jzioki dugu ] (...)
- (…) precipitemur [ guec ajutuezdugu ] [ nos non kaigamus ] jngeenna. Non nobis sufficit (non conienet a nobis)..." (...)"
